XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erreakzio hau mineral gatzak dauzkaten disoluzio guztietan gertatzen da Zilar Kloruroak emanez.

Beraz, edozein konposaturen GATZAK detektatzeko balio digu.

4. Glukosaren errekonozimendua (Gluzidoak edo Karbono-hidratoak).

4.1. Saiodi batetan bota 2 zmampsup3; glukosa disoluzioa, eta ondoren 3 zmampsup3; Fehling-en erreaktibo kualitatiboa A eta B % 50-era.

4.2. Begira eta idatz disoluzioen zer gertatzen den.

4.3. Berotu disoluzioa, pixkat eraginez hiru minututan.

KONTUZ: INOR EZ BEDI HODIAREN AHO AURREAN JARRI.

4.4. Begira eta idatz gertatzen dena, azken erresultatua azpimarratuz.

Konposatuetako gluzidoak determinatzeko badago beste metodo bat: ondoren experimentatuko duzu.

4.5. Saiodi batetan bota 2 zmampsup3; glukosa eta 4 cmampsup3; Benedit kualitatiboa.

4.6. Ikus eta idatz gertatzen dena, erreaktiboak duen kolorea eta disoluzioak hartzen duena azpimarratuz.

4.7. Berotu disoluzioa, bainan KONTUZ, pixkat eraginez hiru minututan.

Begira eta idatz gertatzen dena; bainan kontu izan, batez ere, hozterakoan hartzen duen kolorea.